XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

21. Erleak noiztik gure artean Azken mende honetan egin diren ikerketei esker, gauza asko ezagutzen dugu gure aurreko arbaso ehiztariei buruz, animalia ehizatuen hezurrak aurki bait daizteke haitzuloetan.

Baina eztia, argizaria edo erleak oso galkorrak dira eta ez da haien fosilik aurkitzen.

Bestalde, duela 10.000 urte arte hotzaldi gogorrak izan ziren Euskal Herrian, glaziazioak alegia.

Glaziazioen arteko tarteak epelagoak izan ziren.

Glaziazio-aldietan agian, ez zen erlerik bizi izan baina bai ordea glaziazioarteko garaietan.

Ehiztari eta basafruitu-biltzaile zen orduko gizakia eta ziur aski, ezti-biltzaile ere bai, enbor zaharretatik edo arkaitz-zuloetatik erleei beren fruitu gozoa kenduz.

Aurrehistoria ezagutzeko garrantzi paregabea dute haitzuloetako marrazkiek.

Eszena politak ikus daitezke irudi horietan, animaliei buruzkoak eta baita ehizaren girokoak ere.

Euskal Herriko labar-irudietan ez da dakigunez, erleei buruzko irudirik aurkitu, marrazkirik gehienak glaziazioaren garaikoak direlako nonbait.

Levante aldekoak ordea, gerogokoak dira eta haietan argi eta garbi erleak azaltzen dira.

Gizakia ere errepresentatua agertzen da eztia biltzen eta erlez inguraturik.

Irudi aurrehistorikoa non apikulturaren lehenengo urratsak agertzen bait dira.

Aberaska bateko eztia ustiatzen du gizakume aurrehistorikoak.